TERTULIA: nola eragiten digute euskal herritarroi PSOEkoa bezalako barne liskarrek?

Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak proposamena egin dio Madrili, proposatu dio elkarlanean adostea independentzia galdeketaren puntuak, baina horrek berak Espainiako gobernurik eza begi bistakoa dela ageriago utzi baino ez du egiten. Badirudi Kataluniako prozesua ari dela indartzen, eta bitartean, PSOEko idazkari nagusi Pedro Sanchezek indar independentistekin ere hitz egiteko erakutsi duen asmoak badirudi Madrilen alarma guztiak piztea eragin duela. Atzo goizean, Sanchez bere postutik ostikoz jota bidaltzeko moduko adierazpenak entzun genituen Felipe Gonzalezen ahotik, larriagoak izan ziren beste esaldi batzuen artean. Arratsaldean, PSOEko zuzendaritza batzordeko hamazazpi lagunek dimisioa aurkeztu zutela jakin genuen. Eta horri begira jarri gara gaurko tertulian, Sonia Gonzalez eta Mikel Oterorekin.

Hurrengo podcasta

"Aniztasunaren filosofiarekin, parte hartzea bilatu dugu, autogestioraino eramanda"

og. Ira 29 , 2016