“Aniztasunaren filosofiarekin, parte hartzea bilatu dugu, autogestioraino eramanda”

Demasa. Horixe da igandean Bergaran egingo den Kilometroak festarako Aranzadi Ikastolak eta Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak aukeratu duten leloa. Bergara aldean, hala esaten diotelako sekulakoa, mundiala, handia, bikaina, ederra… denari. Eta Kilometroak 2016 halakoa izan dadila nahi dute, ez ahazteko modukoa. Ba guri ere sekulakoa izango den festarako gogoa piztu deezaguten, bi lagun gonbidatu ditugu Zebrabidera, Aranzadi ikastolako zuzendari Ane Barruso, batetik, eta Kilometroak festaren koordinatzaile Mikel Egibar, bestetik.

Hurrengo podcasta

Imanol Urbieta: irakaslea, baina, batez ere, maisua

og. Ira 29 , 2016