Agirre lehendakariaren dokumentalak, euskal telebistetako berri eta Digitaro

Agirre lehendakariarekin lotutako dokumentaletatik hiru ikusteko aukera izan du Urtzi Urkizu kazetariak Donostiako 64. Zinemaldiko jarraipena egiten zuela aprobetxatuta. Urrian eskainiko dituzte dokumental horiek ETB Euskal Telebistan, eta zer iruditu zaizkion azaldu du gure komunikazioaren tartean. ETBrekin segita, aurreratu du asteburu honetan grabatuko dutela Auzolan saioaren seigarren atala. Hamaika telebistara jota, berriz, hirugarren adinekoei eskainitako Sasoi onean programaz eta Iruñean hasi duten lanketaz hitz egin du Urkizuk. Amaitzeko, urriaren 20tik 22ra Bilbon eta Leioan egingo diren Digitaro jardunaldien berri ekarri du.

Hurrengo podcasta

Eñaut Aiartzaguena: "Umetan ikusi nuen 'Doraemon', baina orain ikusita gauza askok harritzen naute"

az. Ira 28 , 2016