TERTULIA: atzera begiratzeak aurrera egiteko duen garrantziaz

Irailaren 27a da gaur, Gudari eguna izenez bataiatutakoa gurean. Eta efemeridea tristea den arren, memoria historiakoaren arloan egin beharrekoei begira jartzeko aprobetxatu dugu gaurko tertulia. Besteak beste, Argentinako kereilak beste pauso bat lortu duela jakin baitugu gaur: auzitegian agertu beharko baitute hemeretzi inputatuk. Ba frankismo garaiko krimenak argitzeko bide luzeari begira jarri eta egiteko dagoenaz hausnartu dugu Miren Azkarate eta Aitor Kaltzakortarekin.

Hurrengo podcasta

Urtzi Odriozola: "Euskarak behar du aisialdiarekin eta gazteekin lotzen den bideojokoen mundua"

ar. Ira 27 , 2016