IRRATIEN TARTEA: Basaburua-Ultzamako eta Gasteizko memoria, gizarte eta agenda kontuak

Bigarren Guinnes errekor ahalegina egingo dute Lizasoko Baserri eskolan urriaren 2an. Albiste hori, eta joan den asteburuan herri kiroletan eta Pirinioetako behi azokan ultzamarrek lortutako emaitza onak nabarmendu ditu Esan Erran irratiko Lur Gilek gurean. Horrez gain, Ultzamako parke mikologikoan onddo denboraldia abiatu dela ere nabarmendu du. Halabedi irratiko Igor Goikoleak, berriz, Argentinan frankismoko krimenak ikertzeko abian den kereilari eta horrek Martxoak 3ko hilketekin duen loturari heldu die. Gasteizko festetan zezenketez dagoen zalantzaz ere hitz egin du. Eta datozen egunetarako Arabako hiriburuan antolatutako agendaren berri eman du, amaitzeko.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: atzera begiratzeak aurrera egiteko duen garrantziaz

ar. Ira 27 , 2016