TERTULIA: Euskararen Legearen iraungitzea eta normalizaziorako gakoak

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako euskararen legeak 34 urte bete ditu aurten, eta neurri irmoagoak hartzeko garaia badela esan du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. Euskararen normalizaziorako “epeak” zehazteko eskatu du. “Belaunaldi osoa joan delako euskara ofizial izendatu zenetik, eta ezin bizi gaitezkeelako etengabeko arian-arian edota progresibotasunaren kiribilean”. Eskubideak gogoan, herritarrak “erdigunean” jartzeko eskatu dute, eta hamahiru proposamen ere egin dizkiete alderdiei. Horiez eta euskararen normalizazioaz hausnartzeko ekarri dugu gaia tertuliara eta Oihana Bartra eta Oier Imazekin hitz egin dugu.

Hurrengo podcasta

Andoni Lamarka: "Aberatsen hiri bat nahi al dute? Erdigunean aberatsak bizitzea eta ondarerik ez?"

og. Ira 22 , 2016