IRRATIEN TARTEA: Etxepare lizeoko protesta, bizikleta elektriko eta euskal presoen egoera

Baionako Akademia Ikuskaritza aurrean bazkaldu zuten atzo Bernat Etxepare lizeoko ikasle, guraso eta irakasleek. Izan ere, 106 ikasle 3 gelatan banatu nahiko lituzke Baionako Akademia Ikuskaritzak; 35 ikasletik gora klase bakoitzean. Egoera hori salatzeko bildu ziren protestara atzo, eta horren berri ekarri du Gure Irratiako esatari Ihintza Arrietak irratien tartera. Horrez gain, Baionako Hiri Elkargoak bizikletaren erabilera sustatzeko erosi dituen 50 bizikleta elektrikoez hitz egin du. Baita euskal preso eta iheslari politikoen etxeratzearen aldeko Bagoaz dinamikak goizean eskaini duen agerraldiaz ere.

Hurrengo podcasta

Aste honetako 'ARGIA': Izaro Arbe puntista, Miren Olasagasti diasporako donostiarra eta Askekintza

az. Ira 14 , 2016