Aste honetako ‘ARGIA’: Izaro Arbe puntista, Miren Olasagasti diasporako donostiarra eta Askekintza

Izaro Arbe zesta-punta jokalaria ezkerra, atzelaria eta gizonen munduan emakume bakarra izan da urte luzez eta gogor saiatu behar izan du frontoietan bere lekua irabazi ahal izateko. Mikel Garcia kazetariak egin dio Argia astekariaren aste honetako zenbakirako elkarrizketa, eta Estitxu Eizagirre zuzendariak aurreratu digu. Horrez gain, Miel Anjel Elustondok Miren Olasagastiri egindako elkarrizketa ere ekarri du astekariaren aurrerapenera, Venezuelan bizi den jatorri donostiarreko emakumeak hainbat perla utzi baitizkie. Amaitzeko, Irati Sarasuak Askekintza taldeko bi kiderekin beganismoaz izandako solasaldia aletu du Eizagirrek.

Hurrengo podcasta

Idoia Zabaleta: "Gasteizko bizitzako gauza arruntei begiratu diegu, nostalgiarik gabe"

az. Ira 14 , 2016