Urko Ikardo: “Euskara ikasteko aukera unibertsala izateko eskaerari erantzun diogu”

Euskara ikasteko doako aukeren berri izan dugu gaurko saioan. Urrats handia egin baitu Bortzirietako euskalduntze-alfabetatze sistemak, eta Nafarroa osoan aitzindari izanen den proiektua jarri du martxan. Bortzirietako Euskara Mankomunitateak orain arte indarrean egon den beka sistema orokortu egin du, eta Bortzirietan erroldatuta dauden herritar guztiei irekita egongo da. Hala, euskaltegira doazen ikasleek 100 euro ordainduko dituzte irailean fidantza moduan, eta ikasturte bukaeran itzuliko zaie gutxieneko asistentzia betetzen badute. Ba Xorroxin irratiko lagunek Urko Ikardorekin hitz egin dute horretaz, Bortzirietako Euskara Mankomunitateko teknikariarekin, hain justu.

Hurrengo podcasta

IRRATIEN TARTEA: Oarsoaldeko berri Urko Etxebesteren eta Oiartzun irratiaren bidez

al. Ira 12 , 2016