Ibai Fresnedo: “Kirolean ere indarrean daude egunero bete beharreko genero mandatu horiek”

Eskubaloiko atezaina gizena dago, Chorraut ama da, Belmontek bikotekide olinpikoa dauka, ipurdi ederra dauka boleiboleko jokalariak. Horrelako gaiak jorratu dituzte Espainiako hedabide batzuek Brasilgo olinpiar jokoetan parte hartu zuten emakume kirolariez ari zenean. Umorez, hamar izenburu matxistenak bildu dituzte Locas del coño blogean, eta Argiako Onintza Iruretak euskarara ekarri ditu. Kirol arloan egiten den genero diskriminazioaz Ibai Fresnedorekin hausnartu dugu.

Hurrengo podcasta

IRRATIEN TARTEA: euskaldunen flamenkoak ere izango du lekua Bilboko jadunaldietan

og. Ira 8 , 2016