Aste honetako ‘ARGIA’: Angela Davis, Diadaren testuingurua eta ‘Yoyes’ erail zuteneko urtemuga

Joan den otsailean egon zen Angela Davis ekintzaile ezaguna Euskal Herrian. Gatazkez, arraza diskriminazioaz, feminismoaz zein askatasunaz hausnartzeko parada eskaini zuen horrek. Bisita horren eta beste kontu batzuen inguruan Maria Colerak Davisi egindako elkarrizketa nabarmendu du Estitxu Eizagirrek Argia astekariaren azken zenbakiko aurrerapenean. Kataluniako Diadaren bezperetan gauden honetan, bertako independentzia prozesua zein egoeratan dagoen aztertu du Xabier Letonak eta analisi horretako zenbait gako aurreratu ditu Eizagirrek gurean. Amaitzeko, ETA erakundeak Dolores Gonzalez Katarain Yoyes erail zuenetik 30 urte betetzear direnean, Gorka Bereziartuak hari buruz idatzitako soslaia nabarmendu du.

Hurrengo podcasta

'Orhipean': duela mende bateko Otsagabiara bidaiatzeko aukera

az. Ira 7 , 2016