“Gatazkan era batera parte hartzeko hezi dituzte gizonak, horrek gogortzen du maskulinitatea”

Emakumeentzat sortu omen ziren espetxeak XV. mendean, Gaztelako erresuman. Moja baten ideia izan omen zen, emakumeen “delitu moralak” zigortzeko. Gerora, zabaldu egin ziren, eta, gaur egun, gizonen neurria eginak daude. Baina gizonentzat ere ez da eremu erosoa kartzelakoa, “kartzela urdinetan izaera arrosa agertzeko” zailtasunak izan ditzaketelako zenbaitek, Iker Morenok joan den urtarrilean Iruñeko Katakraken aipatu zuen eran. Ba errealitate hori ikertzen ari den Oier Azkarragarekin hitz egin dugu gaurko saioan.

Hurrengo podcasta

Bueltan da Zebrabidea

al. Ira 5 , 2016