IRRATIEN TARTEA: III. Waterline jaialdia, VII. Boleibol txapelketa eta Unai Mendizabalen Lizardiko txapela

Kurtsoko lehen zeharkaldian, Tolosaldeko berri ekarri dugu irratien tartera eta kirol zein kultura kontuak aipatu dizkigu Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillosek. Tolosan egindako III. Waterline jaialdiaz eta VII. Boleibol txapelketaz hitz egin du kirolen sailean. Kulturara jota, berriz, Tolosaldeko Harituz bertso eskolako Unai Mendizabal zizurkildarrak Zarauzko Lizardi bertso sariketan txapela lortu duela nabarmendu du Terradillosek.

Hurrengo podcasta

"Aldizkari satirikoa garen neurrian, seinale ona da egiten dugunak zalaparta sortzea"

al. Ira 5 , 2016