BERBAZ: Elsa Pamparacuatro, barruari entzunez

Sopeloztarra Batzar Nagusietan dabil azken urtean Busturialdeko Podemos/Ahal Duguren ordezkari. Ezustekoa izan zen berarentzat, kultura arloan ekarpenak egiteko asmo hutsarekin hurbildu omen zen-eta moreengana.
Ezustekoa izan zuen lehenago ere antzerki munduan hastea institutu sasoian. Denborarekin Panpin Panpox konpainia osatu eta ogibide bihurtu zuten. Istoria polita, nork bere barruari entzutea ze ederra den! Oin bien legea erabiltzen badaki Elsak, eta halaxe esan du, alderdian egoteak ilusiorik pizten ez dion unean bertan lagako lukeela, di-da, eta beste zerbaitetara.
Gautegiz-Arteagan bizi dira. Lehenago Iruñean, eta umeak izateko hiria utzi nahi zuten. Furgoneta hartu eta herriz herri astebete eman zuten miatzen, galdetzen, esploratzen. Arteagan kaleko umeak oso jator antzeman zituzten, antza, eta bertan bizitzea erabaki horrexegatik. Zortzi urte daramate bertan, eta ondo ikasi du jada, beti izango direla bertan “kanpokoak”. Entzun nahi istoriotxoa, hobeto ulertzeko?
Erreferentziak:
Defendatzen dugun kultura (Elsaren artikulua Berrian)
http://www.panpinpanpox.com
Kantak:
La vida sigue igual (Vieja trova santiaguera)
Perretxikotan (Hiru truku)

Hurrengo podcasta

HAUS OF BEATS 34

al. Uzt 11 , 2016