“Badirudi gazteak beti neguan garela, errito zaharrak interpretatuta zer gertatzen zen ikusi nahi genuen”

Bilaka kolektiboak sortutako Negua ikuskizuna EHZ Euskal Herria Zuzenean festibaleko lehen egunean eskaini zuten Garroa gazteluaren aurrealdean. Mathieu Vivier koreografoak prestatutako ikuskizuna da eta 14 dantzari eta 3 musikarik hartzen dute parte bertan. Euskal Herriko neguko erritoak mugimenduan ezartzen dituzte ikuskizun horretan, inauterien helburua den izadiaren berpiztearekin lotuta. Emanaldiko musikaren arduradun direnetako birekin, Xabier Etxeberri eta Paxkal Irigoienekin hitz egin genuen bertako irratsaio berezian.

Hurrengo podcasta

Jurgi Ekiza (Willis Drummond): Gure mundua da EHZ, eta kontzertu hau festibala sustengatzeko gure manera da."

al. Uzt 4 , 2016