KIROL LEIHOA: Igor San Miguel: “Jokalariek nire metodologian sinetsi dute, eta sinetsi dute baita kapaz direla egin duten denboraldia egiteko”

Gaurkoa izan da denboraldiko azken Kirol Leihoa. Tarte zabala eskaini diogu Realari, izan ere, denboraldia bosgarren postuan amaitu du inoizko sailkapenik onena eskuratuta. Igor San Miguel entrenatzailearekin eta Oscar Badallo Marcako kazetariarekin burutu dugu denboraldiaren balorazioa. Bestalde, Naxari Altuna Euskal Telebistako kazetariarekin Athleticek liga irabazi izanak kirol arloan eta sozialki duen garrantzia aztertu dugu. Halaber, Olinpiar Jokoetan izango den Ane Santestebanekin hitz egin dugu. Rion egoteak berarentzat zer suposatzen duen kontatu digu txirrindulariak.

Hurrengo podcasta

'Bilgune kontari': etxekogizon isilak, pito kazetaritza, goi sukaldaritza eta agenda

al. Eka 13 , 2016