IRRATIEN TARTEA: Torii taldearen ‘Zimur sendoak’ diskoaren berri ekarri dugu Antxetatik

Baionako Torii bandak estreinatu du iparrorratza zigilua. Jurgi Ekizaren ekimenez sorturiko bozgorailu berriak ikusgarritasuna eman nahi die Ipar Euskal Herriko euskarazko taldeei. Mugak ezartzen duen distantzia nabarmen txikitu den arren, hegoaldera iristeko ekimen propioa beharrezkoa da. Willis Drummond, 2zio, Begiz Begi edo Aguxtin Alkhat dira horren eredu. Torii-k ere izan nahi du zerrenda horren parte. Zimur sendoak lehen lan luzea hegoaldean findu dute, emaitza zinez ona lortzeraino. Bonberenea estudiora jo zuten Ekizak aholkatuta, eta hilabeteak pasatu dituzte Karlos Osinagarekin sei kantuak lantzen. Bi gitarren arteko jolasari garrantzia berezia eman diote. Musika tresna bakoitzak du bere lekua, eta ederki elkartzen dira egiturak sortzeko. Ba horretaz guztiaz Antxeta irratiko Maia Muruagak hitz egin du eurekin, eta hark osatutako erreportajea ekarri gaurko irratien tartera.

Hurrengo podcasta

Biharko 'Gaur8': euskal herritarren sexu ohiturak, bizitokien eragina osasunean eta Alex Sardui

ol. Eka 10 , 2016