ZIENTZIALARI: Charles Darwinen ekarpena

Published On ekaina 9, 2016 | By Zientzialari | Zientzialari

Kepa Altonaga biologo eta zoologoarekin Charles Darwin naturalista eta biologo ingelesaren ekarpena gogoratu dugu Zientzialari saioko lehen emanaldi honetan. Altonagak berak idatzitako Darwin geurean (2010, Pamiela) liburuan bildu zuen Darwinen inguruko informazio mordoa. Kontatu digunez, Darwinek ekarri zigun eboluzioaren teoria, hautespen naturalaren bahetik pasatu ostean espezieak eraldatzen doazela zioen teoria plazaratu baitzuen ikerlariak Egun zientzian erabat onartuta dago eboluzioa, baina teoria horiek Euskal Herrian izan zuten harreraz, horren aurkako kreazionismoaz eta darwinismotik eratorritako darwinismo sozialaz ere mintzatu da Kepa Altonaga.

Like this Article? Share it!

Comments are closed.