IRRATIEN TARTEA: Antxetatik ‘Jokoz kanpo’ festibala eta Radiokulturatik euskal kulturari buruzko mintzaldia

Jokoz kanpo festibalaren zazpigarren edizioa ospatuko da Ezpeletan bihar. Pinpulka elkarteak antolatutako festibala da eta era askotako ekintzak sartu dituzte egitarauan, hala nola, zirkuak, antzerkiak, dantzak, magiak nahiz musikak izango dute lekua, eta musikaren atal horretatik Reggae 8 taldearen ingurukoak ekarri ditugu gaurko irratien tartera. Taldeko kideekin Antxeta irratiko esatari Maia Muruagak hitz egin du, eta elkarrizketa horri egin diogu lekua.

Horrez gain, Baionara ere jo dugu, gaur arratseko zazpietatik aurrera bertan egingo den mintzaldi bati buruzkoak ekartzeko. Euskal Kultur Erakundeak antolatuta, Tradizioa, egia hutsa? Sorkuntzaren erronkak Euskal Herrian lelopean, bost aditurekin mahai ingurua egingo dute Baionako fakultateko Anfiteatroan. Horren berri Radiokulturako lagunek Euskal Kultur Erakundeko Terexa Lekunberriri egindako elkarrizketaren bidez ekarri dugu irratien tartera.

 

Hurrengo podcasta

Biharko 'Gaur8': Frantziako emakume jazartuak, nerabezaroko gora-beherak eta 'Txirrita' hil zeneko urtemuga

ol. Eka 3 , 2016