KIROL LEIHOA: Montse Puche: “En octubre estabamos muertas para todo el mundo, pero hablé con las chicas y les dije que nada es imposible”

Published On 31 maiatza, 2016 | By Info7 | INFO 7 IRRATIA, Kirol Leihoa

Gaurko saioan tarte berezia eskaini diogu ligako titulua 4.urtez jarraian irabazi duen Bera Berari. Talde Donosotiarrak, halaber, Kopa eta Superkopa irabazi ditu, eta denboraldi borobil bat burutu du. Kirol Leihoan izan dira Montse Puche entrenatzailea, Matxalen Ziarsolo kapitaina eta Jabi Otermin prentsa arduraduna. Futbolean, Athleticek pauso handia eman du liga irabazteko bidean Atletico Madril menderatuta, eta lidertzan jarraitzen du liga amaitzeko 2 partida falta direnean. Azken txanpa nola ikusten duen eta liga irabazteak zer suposatuko lukeen kontatu digu Iraia Iturregi kapitainak. Bestalde, Txantreak areto futboleko lehen mailan jokatuko du hurrengo denboraldian bere historian lehenbizikoz. Ane Cabasesekin aztertu dugu lorpena. Hauek izan dira gaurko saioko gainerako protagonistak: Oihane Gil (Zuazo), Maialen Arana (Orvina), Maite Azkoaga (Reala).

Like this Article? Share it!

Comments are closed.