‘Bilgune kontari’: amatasun politikoa, etxebizitza eskubidea, Brasilgo estatu kolpea eta agenda

Zaintza lanen eta amatasunaren izaera politikoari buruz hizketan hasi du Bilgune Feministako Amaia Zufiak Bilgune kontari-n bildutako edukien errepasoa. Izan ere, Izate biologikotik izate politikora: amatasunak, ekonomia eta komunitatea lelopean jardunaldi batzuk egin dituzte Iruñeko Katakraken. Horrez gain, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak etxebizitza eskubidearen inguruan antolatutako hitzaldi sortari buruzkoak ere nabarmendu ditu. Brasilgo estatu kolpearen inguruan Emakumeen Mundu Martxak egindako irakurketari ere erreparatu dio. Amaitzeko, agendaren atalean, Oihana Garmendia eta Itziar Moreno euskal preso politikoen lanen erakusketa eta Uribe Kostako sare feministaren festa eguna nabarmendu ditu.

Hurrengo podcasta

"Hizkuntza gutxituen ikuspegitik ere gertutik jarraitu beharrekoak dira datozen Espainiako hauteskundeak"

al. Mai 30 , 2016