“Hizkuntza gutxituen ikuspegitik ere gertutik jarraitu beharrekoak dira datozen Espainiako hauteskundeak”

Sei hilabeteren buruan, errepikatu egingo dira Espainiako gorteetarako hauteskundeak. Ekainaren 26an, Hego Euskal Herriko biztanleok ere botoa ematera deituak izango gara, eta datorren astean sartuko gara hauteskunde kanpaina betean. Hargatik, aproposa iruditu zaigu gaurko elkarrizketa hizkuntzaren, alderdi politikoen nahiz kanpainen bueltan kokatzea. Horretarako, doktoretza tesian Araba, Bizkai eta Gipuzkoako alderdi politiko nagusien azken hauteskunde programez egindako azterketa; nahiz PPren Espainiako hauteskunde programa guztiez egindakoa hartu nahi genituzke ardatz gisa, eta aztertzaileak batu zaizkigu gurera: Beñat Garaio eta Jone Goirigolzarri.

Hurrengo podcasta

Itziar Elias: "Gabezi trukeaz gain, kulturgileontzako arnas gunea izan da Jalgi"

al. Mai 30 , 2016