IRRATIEN TARTEA: Hendaiako literatur mintzaldia eta Bergarako II. Elektronika Topaketa

Akelarre elkarteako Literaturaren menturan taldea duela hamar bat urte sortu zuen literatur zale talde txiki batek, bereziki, euskal literaturaz aritzeko helburuarekin. Aurten, lehen mundu gerraren mendeurrena denez, mahai inguru bat antolatu dute, euskarazko lekukotasun literarioak ezagutzeko asmoz. Bihar, 17:30ean Hendaiako Mediatekan izango da hori, eta zitaren harira, Edurne Alegriari Antxeta irratiko esatari Maia Muruagak egin dion elkarrizketa ekarri dugu gaurko irratien tartera. Horrez gain, Bergarara ere jo dugu, bigarren aldiz antolatu baitute BETeko kideek Bergarako Elektronika Topaketa. Bihar, arratsaldeko lauetan hasi eta etzi goizeko seiak aldera arte hamahiru disko jartzaile arituko dira Bergarako kartzela zaharrean giroa berotzen. Horren inguruan hitz egin dute Bertarako Txapa irrati libreko lagunek Asier Balzategirekin, eta elkarrizketa horri ere egin diogu lekua gaurko irratien tartean.

Hurrengo podcasta

Biharko 'Gaur8': euskararen egoaera Nafarroan, 'Yonki baten tragedia' eta parranda auzoen zama

ol. Mai 27 , 2016