Mari Jose Barriola: “Egurrari buruzko jakinduria belaunaldiz pasatzea nahi genuke”

Egurraren garrantzia nabarmendu nahi duen GUtik ZUra dokumentalaren berri izan dugu gaurko elkarrizketaren tartean. Mari Jose Barriola da proiektuaren bultzatzailea eta Jon Maia, berriz, zuzendaritzaz arduratzen ari dena. Euskal Herriaren idiosinkrasian basoa eta zurezko zimenduak daude. Dokumentalean iraganetik etorkizunerako bidaia egingo dute lur honetako gizakiaren eta zuraren arteko harremana azalduz. Horretarako pertsonaia hautatuen bizi esperientzia pertsonala eta mundu mailako adituen txori begirada erabiliko dituzte, historia eta istorio konbinaketa poliedriko baten bidez lehengo, oraingo eta etorkizuneko basoen eta zuraren gako nagusiak azalduz. Proiektua aurkeztu zutenetik ari da aurrera egiten, eta horren berri izateko Xorroxin irratiko lagunek Barriolari egindako elkarrizketa izan dugu entzungai.

Hurrengo podcasta

Urtzi Urkizu, telebista saio berriez, irrati frekuentziez eta prentsaren trantsizio digitalaz

az. Mai 25 , 2016