IRRATIEN TARTEA: Aroztegiaz galdeketa, Berako etxe hutsen azterketa eta Almandozko bestak

Bi asteartez behin egiten dugun eran, Xorroxin irratiko lagunak batu dira gaurk irratien tartera, zehazki, Amaia Eneterreaga esatariarekin hitz egin dugu euren bueltako berriez. Hasteko, Lekarozko Aroztegian egin nahi duten eraikuntza proiektu polemikoari begira jarri da, eta ekainaren 5ean horren inguruan egingo den galdeketari buruzkoak aipatu ditu. Berara jota, berriz, bertako udalak etxe hutsen inguruko azterketa egiteko langile bat kontratatu duela azaldu du Eneterreagak. Amaitzeko, bihar hasiko diren Almandozko festen egitaraua aurreratu du.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: EAEko Hezkuntza Legearen proiektua eta eragileen desadostasunak

ar. Mai 24 , 2016