Aste honetako ARGIA: Independentzia aukerak, Nafar euskalgintza, eta jolastoki ereduak

Asko, azken aldian asko hitz egiten da gurean independentziarako bideaz. Ba gai horri begira jarri dira Argia astekariko lagunak ere aste honetako alerako, eta Xabier Letonak Xabier Barandiarani eta Jule Goikoetxeari egindako elkarrizketa nabarmendu du Estitxu Eizagirrek gurean egiten duen aurrerapenean. Horrez gain, ekainaren 4an Iruñean egingo den manifestazioaren harira, Nafarroako euskalgintzan egon diren aldaketez ondu dituzten lanak ere aipatu ditu. Amaitzeko, Mikel Garcia Idiakezek Durangoko Kurutziaga ikastolaz idatzitakoa nabarmendu du, jolastoki eredua aldatzeko lanean ari baitira bertan.

Hurrengo podcasta

Joseba Fernandez de Landa: "Gazte gehienek harreman zuzenengatik jotzen dute elkarteetara"

az. Mai 18 , 2016