Julen Zulaika: “Esparru politikoan, garrantzitsua da Israeli bizkarra ematea”

Published On maiatza 11, 2016 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

Internazionalismo eta elkartasun kontuak dakartzagu Zebrabideko bigarren zatiaren hasiera honetara. Arabako Kanpezu herrian Palestinarekiko elkartasun dinamika jarri baitute abian. Helburua honakoa da: datorren ekainean, Kanpezuko Udalean BDZ kanpaina deritzonera, Israelekiko boikotaren, desinbertsioen eta zigorren aldeko kanpainara atxikitzeko mozioa onartzea, hain justu. Horrekin batera hamaika ekitaldi antolatu dituzte herritarren artean Palestinako egoeraren eta BDZ mugimenduaren inguruko informazioa gizarteratzeko, eta horien berri jaso dugu, Halabedi irratiko esatari Igor Goikoleak Askapenako kide Julen Zulaikari egin dion elkarrizketarekin.

Like this Article? Share it!

Comments are closed.