TERTULIA: Iruñeko haur eskoletako ajeak eta erregimenaren itzal luzea

Iruñeko Udaleko alderdiei zuzendu zaizkie Nafarroako hiriburuko euskalgintza eta ELA, LAB eta Steilas sindikatuak. Eta deialdi argia egin diete: Herritarren borondateari eta eskubideen bermeari erantzuteko, euren semeak euskaraz hezteko eskaera egin duten gurasoei egindako hautua gauzatzeko bideak jartzea eskatu diete. Gogoan izango duzue joan den ostiralean jaso genuen albistea: “Kalte larria” egiten omen diela erdaldunei bi euskarazko haur eskola gehiago egoteak. Hala ebatzi du epaile batek, guraso zenbaiten kexa jasota. Eta, era horretan, behin behineko neurri gisa, euskarazko bi haur eskola berriak ez irekitzeko esan du. Egoera horien bueltan hausnartu dugu gaurko tertulian Mikel Garcia eta Izar Mendigurenekin.

Hurrengo podcasta

Miren Manias: "Estrategiak behar ditugu euskal ekoizpenak ikus-entzuleen begietara heltzeko"

ar. Mai 10 , 2016