Biharko ‘Gaur8’: Al Qaeda eta ISIS, Emaus Fundazioak 35. urte eta Virginia Imaz pailazoa

Ekialde Hurbilera begira jarri gaitu Xabier Izaga kazetariak Gaur8 astekariaren biharko alea aurreratzeko. ISIS Estatu Islamikoaren agerpenarekin Al Qaedaren gainbehera ikusi zuten batzuek, baina adituen ustez, lehia horretan al Qaedaren estrategiak emaitza onak izango ditu epe luzera. Jose Angel Oriak horretaz egindako erreportajea nabarmendu du Izagak. Bestetik, Emaus Fundazioaren 35. urtemugaz Oihane Larretxeak egindako errepasparen berri eman du. Amaitzeko, asteburu honetan Arrigorriagan egingo den 21. nazioarteko clow eta pailazo jaialdiaren harira, Nerea Gotik Virginia Imazi egindako elkarrizketako zenbait puntu aipatu ditu.

Hurrengo podcasta

REGGAE FEVER: Skinhead Revolt bilduma eta astebururako plana

ol. Mai 6 , 2016