ANTXOEN BERTSOA (26) – Europa bat-batean

Iepala arrosazale!

Gaurko ANTXOEN BERTSOA irratsaioa Europa bat-batean topaketari buruz izan da. Horretaz hitz egiteko Esti Alberdi, bertsozale elkarteko trasmisio arduraduna, izan dugu KKinZonako estudioan. Bada, Estik bikain azaldu dizkigu apirilak 16-23 bitartean, Euskal Herriko herri desberdinetan Europako inprobisatzaileekin bizi izandakoak. Sardinia, Herrialde Katalanak, Kurdistan eta Euskal Herriko inprobisatzaileen saio batzuk ere entzun ditugu.

Gaur ez dugu Habana Ta Puntorik izan, baina hurrengoan gure artean izango da Juanjo Aranburu.

Eitzan Aitzen txokoa amaiera aldera eta bukatzeko Xabier Amuriza handiaren plazako azken bertsoa.

glu glu glu glu…

Hurrengo podcasta

BERBENIR-pintxada txiki bat

og. Mai 5 , 2016