Maider Iriarte: “Bartzelonan eraldaketarako sortzen ari den ekonomia ezagutuko dugu Jordi Viarekin”

Maiatzaren 11n, 18:00etan, Oreretako Torrekuan, Jordi Via Bartzelonako Udaleko Ekonomia Sozial eta Kooperatiboko Komisionatuak hitzaldia eskainiko du. Horren berri ekarri du Lanki ikertegiko Maider Iriartek gaurko KooperaRock atalera. Via, gaur egun, ekonomia eredu berriak eta eraldatzaileak garatzen ari den Bartzelonako Udaleko lantaldearen burua da. Eta gaur zortziko hitzaldiaren helburua Bartzelonan garatzen ari diren ekintzen berri ematea izango da, ekintza eta esperientzia horien elkartrukea egitea. Viaren hitzaldiaren ondoren, Euskal Herriko ikerkuntza, administrazio eta ekonomia sozial eta solidarioko eragileek ere ekarpenak egingo baitituzte, eta herritarrei ere hitza emango baitiete.

One thought on “Maider Iriarte: “Bartzelonan eraldaketarako sortzen ari den ekonomia ezagutuko dugu Jordi Viarekin”

Comments are closed.

Hurrengo podcasta

PIPERPOLIS : Euskarazko zinemaren egoeraz Miren Manias ikerlariarekin.

ar. Mai 3 , 2016