Larre irekiera, lanbide azoka eta festen berri ekarri du Iñigo Terradillosek

Irratien tartea zabalduta ekin diogu Zebrabideko asteari, eta Tolosaldeko kontuak ekarri ditugu gurera. Hamabostero bezalaxe, Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillosekin hitz egin dugu. Hasteko, Aralarko larreak ardi, behi eta behor aziendentzat libre uzteko Larraitzen atzo egindako larre irekiera ekitaldia nabarmendu du. Horrez gain, larunbatean Tolosan egindako Lanbide Heziketako eskaintzaren azokaren ingurukoak ere aipatu ditu. Amaitzeko, Orexako eta Asteasuko Eizmendi auzoko festei buruzkoak ekarri ditu.

Tolosaldera jotzeaz gain, Bergarako Txapa irrati libreko lagunen berri ere ekarri dugu irratien tartera, zehazki, Maite Garitanorekin haurrentzako menuen inguruan hausnartuakoei egin diegu lekua.

Hurrengo podcasta

Maiatzaren Lehenerako irakurketa feminista eta Bizkaiko egoitzetako greba

al. Mai 2 , 2016