Lizarriturri Dj doktorearen aurtengo lehen bixita!!!

Iepa kaixo lagunok, aste honetan aurkezpenik behar ez duen gonbidatua izan dugu gela arroxean, gure kolaboratzailerik mitikoena, erraz bizi den Lizarriturri Dj doktorea alajaina!!! Eguzkia ateratzean, bera eta bere doinu housero ederrez gogoratzen gara, eta atzokoan ez zen gutxiagorako izan. Bere jakinduria musikalaz gozatu nahi baduzue, egin klik eta gozatu!!!  Tiger & Woods edota Late Night Tuff Guy bezalako artisten doinu frexko eta dantzagarriak entzunen dituzue!!! UP THE KAIOLS!!!

Hurrengo podcasta

Likor Kafe – 16/05/01

ig. Mai 1 , 2016