Aste honetako ARGIA: ‘Txiki’ Muñozi elkarrizketa eta Lacqeko gas hobien kutsadura hilkorra

Published On apirila 27, 2016 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

Igandean izango da Maiatzaren 1a, Langileen Nazioarteko Eguna. Horren harira, ELA sindikatuko idazkari Adolfo Txiki Muñozekin hitz egin dute Argia astekariko lagunek, eta Estitxu Eizagirre zuzendariak elkarrizketa hori nabarmendu du gaurko aurrerapenean. Ditxosozko krisi ekonomikoa hasi zenetik orain arteko balantzea egin dute Muñozekin, baita alderdi politikoek arlo sozialarengan duten eraginaren inguruko hausnarketa ere. Horrez gain, Biarnoko Lacqeko kutsadurari buruzkoak ere ekarri ditu Eizagirrek, gas hobiak ustiatzeak eragindako kutsaduragatik, heriotza tasa handitu zela demostratu baitzuen Bordeleko unibertsitateak, baina agintariek txostena ezkutatu eta ez diote jarraipenik eman ikerketa epidemiologikoari.

Like this Article? Share it!

Comments are closed.