KIROL LEIHOA: Matxalen Ziarsolo: “Denboraldi amaieran txapeldunak garela izango da titularra”.

Bera Berak pauso handi bat eman zuen liga irabazteko bidean sailkapeneko 3.sailkatua den Guardes menperatuta eta guk Matxalen Ziarsolo kapitaina elkarrizketatu dugu egoera aztertzeko. Gainera, komentarista lanetan aritu da asteburuan eta zer den zailagoa galdetu diogu: jokatzea edo kantxan gertatzen dena aztertzea. Bestalde, Aiala Zarautz mailari eusteko aukerarik gabe geratu da. Denboraldiaren balorazioa egin dugu Martin Larrañaga entrenatzailearekin. Halaber, Athleticek lidertzan jarraitzen du. Ligako azken txanpa aztertu dugu Erika Vazquezekin. Maialen Zelaiak bere aldetik, 2 urtez luzatu du kontratu Realarekin eta ilusioz begiratzen dio etorkizunari. Hauek izan dira gaurko saioko gainerako protagonistak: Ainhoa Azaola (Zuazo), Esti Aizpurua (Oiartzun), Maialen Arana (Orvina), Nereba Belzunegi (Reala), Ariane Prados (WP 9802), Virginia Cobos (Leioa), Ainara Elbusto (Reyno de Navarra), Irantzu Garcia (Curling) eta Patri Espinar (Pilota).

Hurrengo podcasta

'Bilgune kontari': izenen balioa, Rana plaza zein Kurdistan eta agenda

al. Api 25 , 2016