TERTULIA: Hirigune Elkargo Bakarra, eztabaiden sorburu izan daitekeen aukera historikoa

Aurrera doaz herriko etxeetako hautetsien bozketak, Hirigune Elkargo Bakarraren inguruan. Jada 146.003 herritar ordezkatzen dituzte egitasmoaren alde bozkatu duten 61 herriko etxeek. Gaur-gaurkoz, hemeretzi lirateke kontra bozkatu duten herriak, eta 74.876 herritar ordezkatzen dituzte. Ezezkoa bozkatu duten hirien artean daude Miarritze eta Angelu eta bi horiek eman diote bultzada ezezkoen alde daudenei. Hala ere, bi bider dira hirigune elkargoaren alde daudenak. Zenbakietatik harago, Ipar Euskal Herrian abian den prozesu horrek duen garrantziari eta ekar dezakeenari erreparatu diegu gaurko tertulian Oier Imaz eta Aitor Kaltzakortarekin.

Hurrengo podcasta

Ainhoa Dominguez: "Motxilenak balio izan du ikasleak errefuxiatuen egoeraz kontzientziatzeko"

og. Api 21 , 2016