KIROL LEIHOA: Eli Pinedo: “Kopako finalean euskal derbia izatea polita da eta kalitatea dagoela erakusten du”

Gaurko saioan Eli Pinedo elkarrizketatu dugu. Bera Berak Kopako bosgarren titulua eskuratu zuen Zuazo 17 eta 33 menderatuta. Beraz, euskal derbia izan genuen finalean eta egun historikoa izan zen gure eskubaloiarentzat. Emakumeen Birari ere tarte berezia eskaini diogu. Unai Zubeldia Berriako kazetaria bidelagun izan dugu analisia egiteko, eta Bira 11.postuan amaituta gure ordezkari onena izan den Ane Santesteban ere gurean izan da. Bestalde, Idoia Etxeberriak errekor berri bat burutu du esku bakarrarekin 117 kiloko harria jasota. Erronka nola joan zitzaion kontatu digu. Angela Vilariñok bere aldetik, asteburu honetan hasi du denboraldia. Aurten, Espainiako Mendiko Txapelketan lehiatuko da. Bere helburuen berri eman digu. Halaber, hauek izan dira gaurko saioko gainerako protagonistak: Oihane Gil (Zuazo), Irune Murua (Athletic), Mariasun Quiñones (Reala), Esti Bajo (Oiartzun), Lucia Gomez (Orvina) eta Leire Sarasola (Leioa).

Hurrengo podcasta

KULTUR KUBOA - EHZ Festibala, Soka erakusketa...

al. Api 18 , 2016