KIROL LEIHOA: Livia Lopez: “Ni en las mejores quinielas esperabamos estar donde estamos”

Gaurko saioan Livia Lopez Araskiko presidentea elkarrizketatu dugu. Talde Arabarrak saskibaloiko maila gorenera igotzeko play off-ak jokatuko ditu. Bestalde, Bera Berak lidertza eskuratu zuen asteazkenean Rocasa garaitu ostean. Montse Puche entrenatzailearekin aztertu dugu taldearen egungo egoera. Halaber, Izaro Antxiaren istorioa ezagutu dugu. Izaro Antxia Areto futbolean debuta egin duen lehen emakume transexuala bilakatu da. Azkenik, hauek izan dira Kirol Leihoako gainerako protagonistak: Ainhoa Azaola (Zuazo), Nerea Arregi (Aiala Zarautz), Oihana Kortazar (Mendi-lasterketak), Miriam Arana (Orvina) eta Maite Azkoaga (Hockey Reala).

Hurrengo podcasta

'Screening room', 'Popcorn Time' eta urteko lehen hiruhileko telesail onenak

al. Api 11 , 2016