Hala Bedi Irratiak herri komunikaziorako tailerrak antolatu ditu

Datorren larunbatean hasita, herri komunikaziorako tailerrak antolatu dituzte Hala Bedi Irratiko lagunek. Halaxe diote:

“Hedabide nagusiak gutxi batzuen eskuetan dauden garaiotan, bestelako gizarte eredu baten alde lanean gabiltzanontzat, egiten duguna behar bezala komunikatzea ezinbestekoa da. Eta horretarako, eskura ditugun tresnak ahalik eta ondoen erabili behar ditugu.

Hori da, hain zuzen ere, Hala Bedik antolatutako komunikazioaren inguruko tailer hauen helburua.”

Gainera, tailer hauei “Generoa komunikabideetan. Badugu betaurreko morerik?” izenburudun mahai-inguruarekin emango diete hasiera.

Txarla-morea-1

Informazio gehiago halabedi.eus/izanmedia helbidean.

Hurrengo podcasta

LUR ETA MURMUR: Ángel Strapazzon

al. Api 11 , 2016