‘SOKA’, lau hizkuntzatan euskal dantzaren historian urratsak egiteko erakusketa

Irratien tartea zabaldu eta dantzaren bueltako erakusketa batez hitz egin dugu gaurkoan. Izan ere, bihar hasi eta maiatzaren 7a arte, Euskal Kultur Erakundeak ekoizturiko SOKA, euskal dantzaren urratsetan erakusketa ibiltaria Hazparneko Pierre Espil mediatekan ikusgai izango da. Lau hizkuntzatan euskal dantzaren inguruko eduki aberats asko eskaintzen dituen multimedian oinarritutako erakusketa horretarako sarrera doakoa da, eta ikus daitekeenaren inguruko xehetasunak ekartze aldera, Antxeta irratiko Maia Muruagak prestatu digun erreportajeari egin diogu lekua gaurko irratien tartean.

Hurrengo podcasta

'GAUR8': Salwa Sorour gidaria, emakume ijitoak eta emakume presoen maitasun harremanak

ol. Api 8 , 2016