Jesus Uzkudun: “Amianto prebentzioak dirua eskatu arren, kalte ordainetan xahutzea baino hobe da”

Published On apirila 4, 2016 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

Lan istripuak bezain hilgarriak izan ohi dira lanaren ondorioz hartutako gaixotasunak. Zerrenda luze baten isla da amiantoa, adibidez. Martxo amaieran jakin genuen Arcelor Mittalen Olaberriako altzairutegian 37 urtez labezain aritu zen langile bat hil zela, asbestosiak jota. Eta egun gutxiko tartean jakin genuen Altsasuko Sunsundegi enpresan aritutako beste bati ere gauza bera gertatu zitzaiola. Egoera horren inguruan hitz egin asmoz, sarri publikoki onartu gabe geratzen den lan gaixotasuna agerian jarri nahita, Asviamie elkarteko Jesus Uzkudunekin hitz egin dugu.

Like this Article? Share it!

Comments are closed.