Nora Salbotx: “Hazi hezitzaileentzat aski ongi ongarritutako lurra da Baztangoa”

Aurki beteko da urtea Herri hezitzailea, eskola herritarra dinamikaren berri izaten hasi ginenetik. Iazko apirilean, jardunaldi batzuk egin zituzten hezkuntza komunitateko eragileek, haurren parte hartzea sustatzeko liburuxkak eta koaderno praktikoak kaleratu ere bai, etazenbait herritan egitasmoak abiatuko zituztela ere jakin genuen. Askoren artean, horietako bat da Baztanen abian duten Kerizu beretik proiektua, herenegun Xorroxin irratiko Fernando Anbustegik aurreratu ziguna. Ba Nora Salbotx gure tertuliakidea da proiektua koordinatzen ari dena eta gaur xehetasunak eskaini dizkigu.

Hurrengo podcasta

Banksy misteriotsua, aldarria arte bihurtzen duen kale apaintzailea

og. Mar 10 , 2016