Gizarte hizkuntza eta ekonomia kontuak ekarri dizkigu Jojo Bidartek

Gaurko irratien tartean Irulegiko irratiko esatari Jojo Bidartekin hitz egin dugu. Hasteko, atzoko Emakumeen Nazioarteko Egunari heldu dio, eta Baionan eginiko protestez hitz egin digu: batetik, mugimendu feministen deialdiari erantzun ziolako jendetzak, baina, bestetik, Marc Aillet Baionako apezpikuaren aldekoek ere egin zutelako manifestazioa. EEP Euskararen Erakunde Publikorako presidente berria hautatu dutela ere esan digu Bidartek. Amaitzeko, gaur lan erreformaren aurka Baionan egindako mobilizazioak nabarmendu ditu.

Hurrengo podcasta

ARGIA: Jose Luis Mendoza, Muxikako emakumeen antzerkia eta Ton Siedsmaren esperimentua

az. Mar 9 , 2016