Biharko ‘Gaur8’: Soraida Hussein, denboraren kudeaketa, Jule Goikoetxea eta Oihana Iguaran

Eme dator Gaur8 astekariaren biharko alea. Datorren asteartean, martxoak 8, emakumeen nazioarteko eguna izango denez, emakumeak protagonista dituzten gaiei egin diete lekua astekarian eta horietako zenbait aurreratu dizkigu Aimar Etxeberria kazetariak: Soraida Hussein ekintzaile palestinarrari egindako elkarrizketa, genero ikuspegia ardatz izanda denboraren kudeaketaz kaleratu duten erreportajea, Jule Goikoetxeak euskal estatu feministaz botatakoak eta In fraganti harrapatu duten Oihana Iguaranen bizitzaz jasoak.

Hurrengo podcasta

"Erditzeetan gorputzari bere bidea egiten utziz gero, askoz arazo gutxiago sortzen dira"

ol. Mar 4 , 2016