Hertzetan #5 – LUMI

Lumi pop elektroniko bikotea, Hertzetan emankizunaren bostgarren aleko gomita izan da. Kide bakotxak bere bidea egin du jadanik. Nahia Zubeldia, Unama eta Sohano taldeetan ibili da, Manu Matthys-ek aldiz Odei izeneko elektro proiektu bat eramaiten du hiru lagunekin batera. Bi mundu uztartzen dira beraz proiektu huntan, eta emaitza pop elektroniko atmosferiko bat dugu. LUMIk lehen EPa atera berri du, Moi Moi records diskoetxearekin. Emankizunaren lehen parte batean haien proiektuaz interesatu gira, ondotik biniloaren hautaketa egin dute eta bukatzeko artista bakotxak bere tresnen funtzionamendua esplikatu dauku, emankizunean zehar sei kantu eskainiz.

Kanaldudek eta Radiokulturak elkarlanean ekoizturik.

Bideoa : http://www.kanaldude.tv/Hertzetan-5-Lumi_v4132.html

Hurrengo podcasta

ARGIZIRIN AITALDIA

ol. Ots 19 , 2016