Inauteriez, Bardoak ekimenaz eta hilaren 20ko espetxe martxez hitz egin digu Fernando Anbustegik

Gaurko irratien tartera Xorroxin irratiko esatari Fernando Anbustegi batu zaigu, euren bueltako berriekin. Euren eskualdeko hainbat herritan inauteri ospakizunak asteburuan izan badira ere, oraindik irauten dute beste zenbaitetan eta horien aurrerapen sakona egin digu, hasteko. Bardoak Nafarroako taldekako bertso ekimenari dagokionez, lehen fasea amaitu berri dela kontatu digu eta bigarrenerako sailkapena eta zitak aurreratu dizkigu. Amaitzeko, otsailaren 20an Euskal Herria abian, presoak etxera lelopean martxak egingo dira Espainiako espetxeetara, ezker abertzaleak antolatuta. Euren eskualdetik Cordobara joango direla azaldu digu.

Hurrengo podcasta

Pello Añorga: "Haurrei ipuinak kontatzeko denbora eta gogoa izatea da funtsezkoena"

ar. Ots 9 , 2016