KIROL LEIHOA: Arrate Orueta: “Sekulako denboraldia egiten ari da Athletic eta ikaragarri pozten naiz, merezi du liga irabaztea”

Gaurko saioan Arrate Orueta elkarrizketatu dugu, Athleticeko jokalari ohia. Berarekin talde zuri-gorria egiten ari den denboraldi aparta aztertu dugu eta futbola utzi ostean bere bizitza berria nola doakion ere kontatu digu. Aitortu du hasieran oso momentu gogorrak igaro zituela, baina, orain, nahiko gustura omen dago. Ospitalean lanean jarraitzen du eta beste kirol batzuk praktikatzen hasi da. Halaber, Esther Lopez gurean izan da. Hernaniarrak boleiboleko Erreginaren Kopa irabazi zuen Logroñoko Naturhousekin, eta, gainera, jokalari onenaren izendapena jaso zuen.Bestalde, hauek izan dira gaurko saioko gainerako protagonistak: Maria Diaz (Reala), Estibaliz Aizpurua (Oiartzun), Anna Riera (Orvina) Matxalen Ziarsolo (Bera Bera), Jessica Nogales (Zuazo), Lara Gonzalez (IDK Gipuzkoa EHU) eta Virginia Cobos (Leioa).

Hurrengo podcasta

Kultur Kuboa - Pearl Jam 20, Info7 eta Antxeta irratien urteurrenak...

al. Ots 8 , 2016