’12 cm’ erakusketaren ingurukoak ekarri dizkigu Antxetako Maia Muruagak

Hendaiako Begiradak elkarteak, Pasaiako eta Hendaiako udaletxeekin elkarlanean 12 cm erakusketa antolatzen du urtero. Hendaian eta Pasaian jartzen dute ikusgai erakusketa kolektibo hori, diziplina askotako artistak biltzen dituena. Erakusten diren lan guztiek komunean dutena neurria da, 12×12 zentimetroko koadroak baitira denak. Hendaiako Mendizola aretoan asteartean estreinatu zuten eta otsailaren 13a arte egongo da ikusgai. Horretaz hitz egin du Antxeta irratiko Maia Muruagak bi lagunekin, eta haren erreportajea ekarri dugu gaurko irratien tartera.

Hurrengo podcasta

'Gaur8': munduko haurren beharrak, errefuxiatuei laguntzera joandako boluntarioak eta Jon Sarasua

ol. Urt 29 , 2016