TERTULIA: gazteen emantzipaziorako zailtasunak, etxegabeak eta etxe kaleratzeak

Etxetik joatea ia ezinezkoa omen da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako gazteontzat, eta, nola ez, bereziki emakumeentzat. Merkatu librean etxea erosi edo alokatzea ia ezinezkoa bihurtu da, eta babestutako merkatua da ia aukera bakarra. Gizonen eta emakumeen arteko soldata-aldeak direla eta, emakumeek bakarrik emantzipatzeko aukera gutxiago dituzte. Emantzipatzeko zailtasunak, batetik, eta etxe kaleratzeak edo etxegabeen heriotzak, bestetik. Drama beraren bi aurpegi izan daitezke, eta drama horretaz hausnartu dugu tertulian Ikoitz Arrese eta Nora Salbotxekin.

Hurrengo podcasta

Aitor Aranzabal: "Ate bat ireki dela iruditzen zaigu, eta aurrerantzean ildo beretik jarraitzea nahi genuke"

og. Urt 28 , 2016