Aitor Aranzabal: “Ate bat ireki dela iruditzen zaigu, eta aurrerantzean ildo beretik jarraitzea nahi genuke”

Arratsaldeko lehen orduan jakin dugu martxoaren 1era aurreratu duela Espainiako Auzitegi Nazionalak Arnaldo Otegi espetxetik aterako den eguna. Sekula espetxeratua izan behar ote zuen izan daiteke egiazko eztabaida, baina berandu da horretarako. Edonola ere, politika egiteagatik espetxe arriskuan zeuden 35 lagunek akusazio partikularrarekin egindako akordioari esker lortu dute espetxea saihestea orain gutxi. Horietako bat Aitor Arantzabal bergararra da, eta Txapa irratikoekin hitz egin du akordio horretaz eta espetxera itzuli beharrik ez izateaz.

Hurrengo podcasta

Andy Warholen 'Campell's zopa latak' obra, Alba Fernandezen eskutik

og. Urt 28 , 2016